XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): orregatik, kristau guztiek, eta apaiz guztiek ere bai, politika-mailako aukera baten bidez bizi bear dute gizakienganako maitasun egiazkoa, bai beren erriko eta bai erri guztietako giza-lagundiaren barruan.

e) Edozein eratako politika ez da ordea, gizakien nortasunari dagokiona; gizakia morrontzapean eukitzea, diruaren nagusitasuna, batzuen erreztasun berezi edo pribilejioak, mendekoei zupaketa egitea eta abar gaitzesten dituan politika baizik, eta oien aurka burrukatzen dana bakarrik.

2`gn: Uste duguna: Okerbidezko gizatearen aurka askatasun-burrukan ari diranekin alkarturik egoteak, zapalkerizko antolaketari eusten diotenengandik askatzera beartzen gaituala, uste dugu.

Eta au da okerbidezko gizartea: errialde txikiak zapaltzea, langiledia zapaldu eta nola-nai erabiltzea, nekazarien zapalketa, saldukeria, aurrerabidea eragozten duan guda-ixkilluak ugaritzeko leia, irugarren mundu-alderdia zupatzea, erriz aldatuak batzuen gogora bultzatzea, naziokeria, arrazakeria, eta abar.

3`gn: Salatzen duguna: Eliza`ren mututu-aldiak, alkargoak eta loturak salatzen ditugu, agintaritzan ezarritako indarren jokuan sartzen baitda geiegitan.

Egoerak aztertu ondoren, apaizak, beste edozein gizakik bezala, munduaren kapitalkerizko, naiz-ta jauntxokerizko (totalitaires) antolaketaren loturetatik askatuta bizi bear duala uste dugu eta gizarte zuzenago eta gizakoiago batera bidean txertatuta (s engager).

4`gn: Aitortzen duguna: Apaiz dan guztiak duala eskubide aitortzen dugu, konpromiso-ekintzan askatasun osoz sartzeko, bai jakintza-arloan eta bai sindikatu eta politika arloetan.

Itzetik ortzera dabilen esaerak dionez, danen gizona da apaiza; guk, ordea, alderantziz aitortzen dogu: erdiko bidea ez-bainan, besterekin alkartzea, zuzenbidea, zapalduen askatasuna eta pakea eskatzen dituan Ebanjelioa dandanei erakusten dien gizona dala apaiza.

Azkenean, Jesukristo bakarrik da gure konpromiso (engagement) guztien erantzun iraunkorraren iturri.